Post Pedagoga Logopeda Insta Fb

Guna Zentroko logopeda-pedagogoa izanik, ni neu Beatriz hainbat kontsulta, eskakizun eta kezka jaso ondoren zuengana hurbildu nahi nuke zenbait gai argitu asmoz.

 Terapia Miofuntzionala ezagutu beharra dago bere ekimenarekin erantzun ederrak lortzen baitira.

 Terapia Miofuntzionala, logopediaren aplikazio bat da eta muskuluen funtzionalitateen aldaketak, sendatze edo eraldatzera bideratuta dago. Gaur egun, eskaera ugari dituen terapia aurreratuenetako batetan konsideratuta dago, bai ume baita helduetan ere.

 Erabiltzen diren prozedura eta teknika guztiei Terapia Miofuntzionala deritzo eta helburuak hauek dira:

  • Aho eta aurpegi muskuluen desoreka zuzentzea
  • Muskulu portaera arrunt berri bat sortzea
  • Ohitura desegokiak gutxitzea
  • Pazientearen estetika hobetzea

 Ongi gauzatu ez diren aho eta aurpegiko funtzioek hizkeraren ekoizpenean, hortzen egituran eta maxilar erlazioetan interferitzen dute; hori kokatu, baloratu, diagnosia egin eta zuzentzea da disziplina honen egitekoa.

 Onura ugariak lortzen dira egoera hauek gertatzen direnean:

  • Fonema desberdinen ahoskatze ezinak (dislaliak) eta elikagaiak txikitu eta irensteko garaian arazoak (irensketa atipikoa)
  • Aurpegi, burezur eta ahoko malformazioak
  • Zailtasun neurologiko eta neuromuskularrak (disfagia, disartria)
  • Ahoko zonaldearen ebakuntzak.
  • Aurpegi edo lepoko tumoreen kirurgia
  • Kirurgia plastikoa eraikitzailea
  • Aho eta aurpegiko drainatze linfatikoa
  • Gaixotasun neurologiko edo degeneratiboak
  • Haur goiztiar eta paziente geriatrikoetan arazoak

 Terapia Miofuntzionalarekin zer lortu nahi da?

  • Ohitura txarren ondorioz sortutako alterazioak ( behatz pottoloen zupaketa ahosabaian jartzean, txupetearen gehiegizko erabilera, tetinen erabilera luzea,…) zuzentzea
  • Aho eta aurpegiko organoen oreka muskularra berrantolatzea
  • Hortzen oklusioa hobetzea eredu desegokiak aldatuz
  • Mingainen posizioa aldatzea
  • Arnas eredua berrezitzea (begetazio eta amigdalen arazoengatik ume asko eta askok ahotik arnasa hartzen dute eta ondorioz aho-arnas hartzaileak bihurtzen dira)

Terapia Miofuntzionala behar duten umeek askotan bronkiolitis, bronkitis, prozesu asmatiko edo alergia krisiak, … izan dituzte eta ondorioz arnasketa desegoki bat eusten dute.

Write a comment:

*

Your email address will not be published.

Centro Guna Salud y Bienestar en todas las etapas de la vida

RPS 20/15

Teléfono de contacto:        943 290 355