Arraunaren munduak urteko asterik zailena eta bereziena bizi du. Kontxako Bandera jokatuko da datorren igande honetan eta San Juango neskek sari preziatua eskuratu nahi dute. “Egun hauetan lan psikologikoa garrantzitsuagoa da. Urduritasuna alde batera uzten saiatu behar gara, geure buruengan konfiantza izan eta taldean elkarri lagundu. Azken finean, gure artean giro ona izateak gauzak behar bezala atera daitezen laguntzen du”. Laura Goldarazena San Juango arraunlarietako bat da. Pasa den igandean Donostiako uretan aritu zen eta halaxe arituko da datorren honetan ere. “Errenta gutxi daukagu eta hutsetik hastea bezala izango da. Asko sufritu eta buruarekin egin beharko dugu arrauna, besteak hor daudela ez baitzaigu ahaztu behar”. 1453353_354962954654694_8566107405819584854_nExijentzia handiko kirola da arrauna. “Entrenamenduei dagokienez urte gogorra izan dugu. Gaur egun ordea, lortutakoak lortuta, merezi izan duela pentsatzen dugu”. Arraunlarien egoera fisikoa zaintzeaz arduratu da Angel López de Lacalle medikua “San Juango entrenatzaileak espresuki hautatu duen medikua da Angel. Urte osoan jarraipena egiten digu gure egoera kontrolatuz, kirol azterketak eginez, dela pisua hartuz, altuera neurtuz, grasa portzentaia kalkulatuz, “elektroak» eginez, analitikak egin eta baloratuz, eta bestelako probak eginez”. Bi hilean behin etortzen dira gutxi gora behera bertara, bai emakume, gizonezko eta baita jubenilen taldea ere. López de Lacalle medikuarekin batera kirol prestatzaile eta fisioterapeutak ere urte osoko jarraipena egiten diete hona datozen gure kirolariei, dela bakarka, taldean nahiz kirol-klub osoei. “Entrenamenduaren barruan ezinbesteko eremua da kontrol bat izatea. Azken finean, egun eta ordu asko entrenatzen dugu, eta behar bezalako jarraipena izan behar dugu, bai lesioak ekiditeko eta baita osasun arazoak ez izateko”.   Hemendik, zorterik onena opa diegu San Juango emakumezko eta gizonezkoen taldeei! 

Write a comment:

*

Your email address will not be published.

Centro Guna Salud y Bienestar en todas las etapas de la vida

RPS 20/15

Teléfono de contacto:        943 290 355