Lesioaren ikasketetako bat da prebentzioa eta kirolaria arduratsuago bilakatzen du. Hernia diskaleko lesioa izan zuen Eñaut Sorarrainek 23 urte zituela. Pelotari amateurra zen orduan, lorpen handiak erdiesten ari zen (Elgetako lau t´erdikoa irabazi zuen,besteak beste) eta profesional mailara igotzekoa zen ezbeharra gertatu zitzaionean. Kirola uztera behartuta, bost urtez egon zen geldirik. “Urte horietan osteopata baten laguntzarekin lesioa gainditu eta pixkanaka kirola praktikatzen hasi nintzen”. Bizikletarekin hasi zen, mendiarekiko zaletasuna berehala piztu bazitzaion ere. “Oinez lehenik, eta lasterka geroago, goimailako mendi lasterketak egiten hasi nintzen”. Gaur egun ultra modalitateko lasterketetan hartzen du parte Eñautek, hasiera-hasieratik “mediku eta prestatzaileen kontrol batekin”. Hilean behin etortzen da eta betiko gidari duen Ramon Elkoro prestatzaile fisikoarekin aritzen da. Aldian behin izan ditzakeen minetarako gainera, medikuarekin eskatzen du hitzordua. Aurrera egiten ari da, hobera doa, eta aurten lau lasterketetan hartu du parte, bata 65km-koa, 90 km-koa bestea, 100km-koa hurrengoa eta azkenik, 168km-koa (Ehunmila) Beasainen. Hamar urte pasa dira zorigaiztoko lesio hartatik, eta Eñaut “oso pozik” dago kirola maila honetan egin ahal izatearekin.

Write a comment:

*

Your email address will not be published.

Centro Guna Salud y Bienestar en todas las etapas de la vida

RPS 20/15

Teléfono de contacto:        943 290 355