
Luzatu, arnastu eta sentitu. Pancafit-a gorputzaren lanketa globala bermatzen duen metodoa da. Arnasketa eta luzatze-ariketen bitartez jarrera egokiak barneratu eta muskulatura osoki tratatzen da.
Mari Carmen eta Nievesek urteak daramatzate jarduera hau egiten, lau batek, bost besteak. Zituzten arazo fisikoak tarteko hasi ziren Pancafit-arekin, eta egun, astero praktikatzen dute. Norberaren beharrizanetara egokitutako lanketa da eta asko eskertzen dute hori, norbanakoak ere bere ezaugarriak baititu. Astean behin eta talde txikian. Norbere burua eta gorputza, eta bien arteko bakarrizketa.
Muskulatura osoa luzatzen duenez patologia guztiak lantzen dira Pancafit-arekin, baita emozio-arloa ere, diafragman ere eragiten baitu. Normalean aurretiaz ditugun arazoak edo minak tratatzeko erabiltzen bada ere, etorkizuneko muskulo minak sahiestu ditzake Pancafit-ak. Horregatik, kirolari edota haurdunetarako gomendagarria da, besteak beste.