Podologoa

Podolojia, oinekin zerikusia duten arazoak aztertzen, diagnostikatzen eta tratatzen dituen medikuntzaren espezialitatea da.

Arazorik arruntenak gogor-guneak eta babak dira, “ojo de gallo” bezala ere ezagutzen direnak. Biztanlegoaren zati handi bati eragiten dien alterazioa da eta tratatzeko erarik egokiena podologoaren kontsultara joatea KIROPODIA bat egitera da (era berean, azkazalen mozketa eta fresatzea egiteko aukera izanda).

Podolojian tratatzen den beste patologia Papiloma da, oinazpiko garatxo bezala ere ezaguturik. Alterazio hau, Giza Papilomaren birusak sorrarazten du eta garatxo kutsakor eta mingarriak eratzen ditu oinetan; leku hezetsuetan, piszinetan, gimnasioetan… hartu daitezkelarik.

Podolojia ere urratsen azterketaz arduratzen da, bai estatikoki edo dinamikoki (mugimeduan), hankaren eta gorputzaren azpi-zatiaren esplorazioan oinarriturik. Gure zapaltzeko era aztertuz mina edo beste edozein sintomatolojia, zein alterazio edo patolojiak eragiten digun adierazten du. Ohikoa da, kirolariak podologoarengana joatea azterketa hori egiteko.

Hanka protesiak edo plantillak podologoak preskribatzen duen tratamendu mota bat da patolojia ezberdinak lantzeko edota pazienteak ahalik eta era fisiolojikoenean ibili dadin helburuarekin.

Pazienteek zentrura ezin izango balira urbildu, podologoak kiropodiak etxeetan egiteko aukera eskeintzen du.

45,00 

Iritziak

Oraindik ez da iritzirik jaso.

Se el primero en opinar sobre “Podologoa”