Watsu-a®

Zer da Watsu®?

Watsu® 34-36 graduko tenperatura duen uretan egiten den gorputz Terapia da. Ur beroaren eta grabitate ezaren potentzial terapeutikoa aprobetxatuz, profesionalak gorputz osoa mobilizatu dezake hiru dimentsioetan. Honek, erlaxazioa eta sakoneko entzutea lortzea ahalbidetzen dio pertsonari eta baita ornoak deskonprimitu, artikulazioak mobilizatu eta muskuluen luzaketa ere, beti ere lehorrean egiten diren tekniken ordezko edo gehigarri moduan.

Gorputzak askatasun hau erabiliko du bere ongizate naturala lortzeko behar dituen aldaketak eginez.

Nola egiten da?

Hartzailea uretan sostengatu eta flotatzen dute, aurpegia ur-azalean duelarik eta bide batez luzaketa, mugimendu arinak, presio puntuak, lasaitasun eta entzute momentuen konbinazioa jasotzen du berezko arnasketaren erritmoa jarraituz. Mugimendu hauek zuntz muskularrak luzatu, artikulazioak mobilizatu eta odol eta linfa zirkulazioa estimulatzen dituzte.

Nori zuzendua?

Watsu®-k mota guztietako pertsonentzat ditu onurak, berdin da helduak, zaharrak, umeak edo haurdunak diren.

Bere aspektu terapeutikoenean eta bere tratamendu programako parte bezala, min, espasmo muskular edo mugikortasun urritasuna dela eta, bere jarduera funtzionalak garatzeko zailtasunak dituen pertsonentzat egokiagoa da.

 

60,00 

Iritziak

Oraindik ez da iritzirik jaso.

Se el primero en opinar sobre “Watsu-a®”