Bakarkako Hidroterapia

Ura oso egokia da prebentzio- eta errehabilitazio-jarduerak burutzeko. Hidroterapiaren kasuan, urak dituen ezaugarri fisiko, kimiko eta termikoak erabiltzen ditugu eta ariketa eta mugimenduen bitartez, egoera fisikoa hobetzen dugu eta zenbait min edo ondoez arindu edo sendatzen laguntzen digu, bai biztanleria konbentzionaletan baita dibertsitate funtzionala dutenengan.

Hidroterapia-saioak indibidualki edo talde murriztuan burutu daitezke eta hidroterapian aditua den fisioterapeuta batek zuzentzen ditu beti. Igerilekua klimatizatua da eta 32ºC-34ºC-ra dago, saioetan erlaxazioa eta kontzentrazioa erraztuz.

Saioek 45 minutu iraute dute.

Aurretiko balorazioa eskatu  943 290 355 telefono zenbakira deituz edo administrazion@guna.es posta elektronikora idatziz eta kasua baloratu eta beharren arabera, neurrira egindako plana proposatuko da

 

Informazio pertsonalizatua eskatu

Iritziak

Oraindik ez da iritzirik jaso.

Se el primero en opinar sobre “Bakarkako Hidroterapia”