Zer da Sinapsis Sarea?

Webgunean gorderik dagoen historia klinikoari buruzko sistema da. Pazientea erraztasunez sar daiteke bertan eta baita pazientea tratatzen duten profesional desberdinak ere.

Pazientearen datuak erabat pertsonalak dira eta berak bakarrik du datu horietarako sarbidea. Horrela, berak baimentzen die bere mediku edo osasun-profesionalei bere historia klinikoko datuetara sartu ahal izatea.

Sistema honi esker, pazienteak aukera izango du bere informazio kliniko garrantzitsuenera nahi duen unean eta nahi duen lekuan sartzeko. Osasun-arreta hobea bermatzen da horrela, diagnosia eta tratamenduen kalitatea hobetuz eta osasun-zerbitzuan segurtasuna eta jarraipena bermatuz.

Zer eskaintzen du Sinapsis Sareak?

  • Edozein unetan eta edozein lekutatik nire historia klinikora sartzeko aukera ematen dit, soilik, internetera sarbidea duen ordenagailua behar da.
  • Nire dokumentu kliniko guztiak gordeta eta txukun edukitzeko aukera ematen dit (txostenak, analitikak, erradiografiak, etab.), galtzeko aukera sahiestuz.
  • Larrialdi egoeretan edo nirea ez den osasun zentro batean banago, beste mediku batek nire historia klinikoa ikustea ahalbidetzen du.
  • Nire medikuarekin aurretiaz eta internet bitartez hitzordua eskatzeko aukera ematen dit, deika ibili edota zain egon beharrik gabe.
  • Mezu bidez, nire medikuarekin edo gainerako osasun arloko profesionalekin harremanetan jartzeko aukera ematen dit, bizkor eta eraginkortasunez.

Nola emango naiz altan?

Sinapsis Sarera sartzeko txartela eskuratu eta altan ematea besterik ez da. Txartela gure Zentroan edo gure webgunean eros dezakezu.

Informazio gehiago nahi izanez gero idatziguzu administracion@guna.es helbidera edota deituiguzu 943 290 355 telefono zenbakira.

 

Zure datuen pribatutasuna zaintzeko berme tekniko eta legal guztiak betetzen ditu Sinapsis Sareak, zehazki, abenduaren 13ko 15/1999 Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako Lege Organikoak zehaztutakoa. 

CategoryUncategorized
Utzi iritzia:

*

Your email address will not be published.

Guna Zentroa Osasuna eta Ongizatea bizitzako garai guztietan

RPS 20/15

Harremanetarako telefonoa:        943 290 355