Nerabeak

Nerabezaroan trantsizioa eta aldaketa datoz. Bizitzaren garai honetan, gaztea bere gaitasunak zein diren ohartzen hasten da eta horien bitartez, gehiago ezagutu eta ikasteko aukera dagoela ulertzen du. Berea den iritzia eraikitzeko unea da, pentsatzen hasteko unea eta bakarrik epaitzekoa, hau da, pixkanaka, erabaki garrantzitsuak hartzen hasteko garaia da. Hori horrela, gazteak ziurtasun gabezia senti dezake, hain juxtu, ordurarte ezezaguna zuen erantzunkizuna eta ardura zer diren ezagutzen hasten baita.
Hazkunde fisikoa eta emozionala ematen den unea da eta sarri askotan, ohikoak izaten dira zalantza eta nahasmendu sentimenduak. Hala eta guztiz ere, bizitasun eta intentsitate handiko etapa da, horregatik, oso onuragarria da ariketa fisikoa burutzea, hezur eta muskuluen garapenean eta zirkulazio-aparatuan laguntzen baitu. Hala ere, ez da gomendagarria gaztearen gorputza gehiegi kargatzea, izan ere, eta esan bezala, etengabe hazten ari da bere gorputza eta egokia litzateke noizbehinka profesional batek gainbegiratzea. 


Emaitza guztiak (6)