Haurrak

Haurrek gorputz txikiagoa dute baina aldiz, emozioen alderdia garatuagoa daukate; intuizioa, pertzepzioa, … Bizitzaren garai honetan, txikia bere “ni”a sortzen hasten da, haren intelijentzia garatzen doa eta bere izateko modua, bere pertsonalitatea alegia, finkatzen hasten da apurka. Haurrak entzuteko, ulertzeko eta onartzeko gai dira, baina baita oinez ibili eta mugitzeko ere , izan ere, gorputzaren posizio tinkoa lortzen da bizitzaren garai honetan. Libreki mugitzeko ahalmena garatzen dute, esertzekoa edota objektuak heldu eta jaurtitzekoa. Horrela, aktiboagoa den bizitza ezagutzen hasten dira.

Emaitza guztiak (11)